Iñaki Intxausti Zeraingo Mendarte baserriko baratzezain gaztea da eta Mattin Jauregik elkarrizketa egin dio baratzean bertan. Beste lan batzuk ezagutu ostean, duela 10 urte ekin zion Intxaustik profesional modura baserriko langintzari eta orain bere anaia batu da proiektura. Baserria bere osotasunean ulertzen dute, bere baratze, ganadu, baso eta fruta arbolekin. Bizi duten prekarietatea azaldu du eta dibertsifikazioak ematen diela aukera bideragarritasunari eusteko. Bere ekoizpenak erakutsi ditu, besteak beste bi arto ekologiko barietate, eta hainbat eragilerekin duten elkarlana azaldu du.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.