Limoiak, laranjak, Budaren eskuak... Euskal Herrian halakoak lantzeko zer ohitura egon da eta zein muga ditugu? Gipuzkoako Getarian Garatemendi proiektua lantzen ari dira Leire Ibarretxe eta Mirene Begiristain Biolurreko kideak, eta garrazki edo zitrikoei buruzko saio bixi-bixi honetan azaldu digute nolakoa den exotikoak zaizkigun fruituen lanketa.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.