3x12: Euskal Herriko banana, mango eta marakuiak probatu nahi? | Igor Lete


2025eko apirilaren 02a

Banana da pertsona askorentzat frutarik gustukoena, kirolariek ere asko erabiltzen dute, eta klima sub-tropikaletatik ekarritakoa jan ohi dugu, berde-berde bildutakoa eta kilometro pila bat egin dituena. Baina bada Euskal Herrian banana ekoizten duenik ere. Hori gutxi ez eta fruitu exotiko hauek ere lantzen ditu: mangoa, marakuia, litxia, luloa, ahuakatea... Igor Lete Ispasterko Iparragirre baserriko kidea da. Frutagintzara dedikatzen da, ekologikoan lan egiten du, eta bere produktuak saltzen ditu inguruko jatetxeetan eta Markinako azokan.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.