Makroproiektu energetikoen proiektuak nagusi dira albisteetan: hemen zentral eolikoa jarri nahi dutela, haraxeago zentral fotovoltaikoa... Baina gaurko saioan gakoari egingo diogu jarraipena: argindarrari eta hori garraiatzeko azpiegiturari. Nola dago antolatuta sare elektrikoa? Azpiegitura bakoitza norena da? Galdera horiei eta gehiagori erantzuteko gonbidatu dugu Alvaro Campos. Ingeniaritza Termikoan doktorea da, EHUko irakaslea Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan, eta ikerketak egin ditu efizientzia energetikoa, almazenamendu termikoa eta energia berriztagarrien gaietan. Ekintzailea ere bada, energia trantsizio justuaren aldeko taldeetan militatzen du eta. Besteak beste, Interkonexio Elektrikorik Ez! mugimenduan.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.