Baratzezainak asko daude, baina oso gutxi dira barazkiekin kontserbak egin eta merkaturatzen dituztenak. Ekoizpena eskuz jasotzen denera mugatzen dutenak, are gutxiago. Ana de la Mazak produktuak etxean ekoizten ditu eta hauekin kontserbak egin, ondoren merkaturatzeko. Bere produktuak erakutsi dizkigu, besteak beste bertan ekoiztutako fruta ezberdinekin egindako mermeladak, tomate saltsak, garagardo mota bat baino gehiago... Bertatik ezagutu nahi izan dugu barazkiekin kontserbak egiteko prozesua. Horretarako, Garai herrira etorri gara, Durangoaldera, Ana de la Mazak Garai Kontserbak nola ekoizten dituen ikustera. Produkatuak mertaturatzeko zailtasunez gain, kontserbek dauzkaten abaintailak azaldu dizkigu.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.