3x09: Guatemalako lurren aldeko ekintzaileak, mehatxupean | Leire Artola Arin


2025eko otsailaren 20a

Mugarik Gabe Gobernuz Kanpoko Erakundeak Guatemalara kazetariekin antolatutako bidaian egon da Leire Artola ARGIAko kazetaria. Bidaia horretan bertatik bertara ezagutu ditu Guatemala kolonizatzen jarraitzen duten proiektu estraktibisten esperientziak. Enpresa multinazionalek herri indigenetako komunitateak bizi diren lurrak eta komunitateak hustu eta lur horiek ustiatzen dituzte helburu merkantilistekin. Lur horien defentsan dabiltzanak kriminalizatuta isilarazi nahi dituzte. ARGIAn lehenagotik landu du gaia Leire Artolak eta horri buruz informatzeagatik Solway meatzaritza enpresa ARGIA zentsuratzen saiatu zen, zigor ekonomiko bat eskatuta. Orain, gertuagotik ezagutu du multinazional horien errepresioa noraino iritsi daitezkeen.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.