2x18: Kubako lehen sektorea, ezinbestean agroekologikoa | Amets Ladislao


2024ko maiatzaren 15

Amets Ladislao Kuban egon berri da bertako laborantza eredua eta elikadura sistema ezagutzen. Blokeoa dela eta, Sobiet Batasuna (SESB) erori zenean pestizida eta ongarri kimikorik gabe geratu zen Karibeko irla, eta kimiko horien ondorioz, lur oso pobretuarekin. Nola elikatu herria? Hori izan du Kubak iraultza osteko erronka handienetako bat eta ezinbestean bere elikadura sistema osoa agroekologian garatu du. Etxaldeko Emakumeak taldeko kidea eta Bizkaigane proiektuko langilea den Ladislaok azaldu du Egonarria saioan nolakoa den Kubako laborantza eta elikadura sistema eta Euskal Herrian erreproduzitu daitezkeen hainbat elementu nabarmendu ditu.

Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.