Mediterraneoa, makrobiotikoa, barazkijalea, paleolitikoa, hipokalorikoa, gluten gabea, arroz hutsekoa... Dieta motak dira aipatutakoak, batzuk besteak baino ezagunagoak. Zer da osasuntsu jatea? Galdera hori egin dio Eli Pagolak Leire Udaberi. Udabe Lakari proiektuko kidea da: bertako elikagaiak eta elikagai ekologikoak saltzen dituzte Lakari dendan, eta asteko otorduak antolatzeko Jaki tresna garatu dute.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.