Nola elikatu daiteke hiri bat? Zer modu daude inguruko baserritarrek landutako janaria jateko hirietan? eta landu al daiteke barazki eta fruiturik hirietan bertan? Gai hau jorratzeko Audrey Hoc laboraria elkarrizketatu du Eli Pagolak. Besteak beste mintzatu da ikastetxeak des-asfaltatzeko dauden ekimenez, hirietako parkeetako arbolak fruitu arbolez ordezkatzeko aukeraz, lur publikoetako hesiak jangarri egiteko moduez... Izan ere, Biriatuko herriko etxearekin hiriko elikadura burujabetza proiektua lantzen ari da.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.