Ostia kolektiboko kide Joana Detchart eta Hartzea Lopez Adan aritu dira pilpilean diren Lurraren aldeko borrokez: zein gai elkarlotzen dituzten borroka horiek, zergatik batzen den hain jende diferentea, nolako borroka-molde anitzak erabiltzen diren, okupazioak lortzen duen zilegitasuna... eta Frantziako estatuaren aldetik jasaten duten errepresioa. Ipar Euskal Herrian geldiaraztea lortu duten proiektuak ez direla gutxi oroitarazi dute.
Egonarria bideo-podcasta argia.eus eta bizibaratzea.eus webguneetan duzue ikus-entzungai, eta gure ohiko plataforma guztietan ere bai.