Gaizka Izagirre zinema eta serie kritikaria eta Iñigo Gabilondo ekoizlea izan dira Azpeitiako Elikagunean Ekozipen Duina Kontsumo Herrikoia saioan, Xabi Izagirreren gidaritzapean. Saio honetan, Gaizka Izagirrek azenario bizkotxoa egin du.
Saio hauek, “DUINA; baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa” ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituz sortu dira. Elikadura osasutsua eta nekazaritza ekologikoa sustatu nahi ditugu eta bizitza duinagoak garatzen lagundu.
Informazio gehiago Biolurren webgunean.