Biolur Elkartearen Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia sukaldaritza saioko hirugarren atalean Uxue Amonarriz, Huntza taldeko musikaria eta nekazaria, eta Nere Aspiazu ekoizlea izan dira. Azpeitiako Elikagunean elkartu dira Xabi Izagirrerekin eta oraingoan zerba opilak egin dituzte.
Saio hauek, “DUINA; baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa” ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituz sortu dira. Elikadura osasutsua eta nekazaritza ekologikoa sustatu nahi ditugu eta bizitza duinagoak garatzen lagundu.
Informazio gehiago Biolurren webgunean.