Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > EDKH
EDKH #02: Onintza Enbeita eta Ane Gorosabel
2023-03-16

"Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia" sukaldaritza saioko bigarren atala da honakoa, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkartearen eskutik. Oraingoan, Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria eta Ane Gorosabel ekoizlea izan dira Azpeitiako Elikagunean, Xabi Izagirreren gidaritzapean. Saio honetan, Onintza Enbeitak brokoli kuskusa egin behar izan du.

Saio hauek, “DUINA; baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa” ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituz sortu dira. Elikadura osasutsua eta nekazaritza ekologikoa sustatu nahi ditugu eta bizitza duinagoak garatzen lagundu.

Informazio gehiago Biolurren webgunean.

  • Aurkezlea: Xabi Izagirre
  • Ekoizpena: Hiru Damatxo 
  • Errezetak: Sabrina Pato
  • Ilustrazioak: Irrimarra 
  • Laguntzailea: Elikagunea 
  • Babesleak: Ekolurra Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta EHU