Zumarragako Irrintzi dantza taldeak eta Antxiñako Ama txistulari taldeak, 2017an euren 50. urteurrenean ezpata-dantzaren inguruko dokumentala publikatu dute. Endika Alzelai (Antxiñako Ama txistulari taldea), Luis Mari Arrieta (Irrintzi dantza taldea) eta Joanes Jaka (Antxiñako Ama eta Irrintzi) izan dira bidelagun Zumarragako udalak ekonomikoki sostengatu duen proiektuan.