Oier Oa, beste hamarnaka euskal preso politiko ohi bezala, lurralde debekuaren zigorrarekin bizi da. 2020ko azaroaren 25ean, lantokira zihoala Baionako Bernat Etxepare Lizeora, atxilotu zuen Poliziak eta iparraldetik kanporatu. Ekhi Perrier eta Tomas Brillaxis, Etxepare lizeoko bi ikasle ohiek nahi izan dute Oier Oaren kasua aipatu, lurralde debekuaren gaia eta sortzen dituen ondorioak jorratuz. Lan horren burutzeko, Oier Oaren hainbat hurbilekorekin mintzatu dira, lurralde debekua gainditu berri duen Igor Uriarte preso ohiarekin batera.
Kanaldudek zabaldu du lana.