Zalduondoko emakumeek herriko historiari egindako ekarpenak jasotzen nahiz balioan jartzen dituen dokumentala da honako hau. Herriko emakumeekin modu partehartzailean egin da, Vital Fundazioa, Zalduondoko Kultur Elkartea, Zalduondoko Udala, eta Laia Eskolaren laguntzarekin. Prozesua AZ Participación-ek dinamizatu zuen, eta bideoa Dronetikan Airworks-ek editatu zuen.