Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Xirrikituak zabaltzen: Zumaiako euskararen historia 1940tik 1980ra
2024-12-06

Euskara eta Zumaia betitik egon dira lotuta. Nola iritsi da euskara guganaino? Nola lortu zuen frankismoan irautea? Lau hamarkada horietako gorabeherak ezagutuko ditugu ikus-entzunezko honetan. Azken urteetan bildutako materialarekin eta aurretik Ahotsak proiektuan jasotako lekukotasunekin osatu da ikus-entzunezkoa, eta argazki eta dokumentu zaharrekin jantzi da. Dokumentaziorako ezinbestekoa izan da Imanol Azkueren laguntza, eta Esti Curiel aktore zumaiarrak jarri dio kontakizunari ahotsa.