21. Korrikarako egindako dokumentala da. 14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho Txillardegiren Klika filma osatzeko. Hori oinarri hartuta josi ditu ondoren irudietan Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren zein Joxe Azurmendiren hitzak, besteak beste. Baita bestelako dokumentuak ere: «ETBko zintetatik Euskadiko Filmategiko apaletara, artxibo pribatuetan barrena ere ibili gara Txillardegiren bila», dio egileak. «Desagertutzat emandako materiala eta inoiz argitaratu gabeko grabazioak ere topatu ditugu tartean».
Dokumentalak Korrikaren "Klika" leloarekin bat egiten du, Txillardegik berak euskara ikasten hasteko klika noiz sentitu zuen baita elkarrizketa nagusiaren abiapuntua.