Haur literaturan aurreiritzi sexistak egon badirela frogatu dugu lan honekin. Errealitate hau ezagutarazi, sentsibilizatu eta bide batez, aurreiritzi sexista hauek desagertzeko bideak ipintzea izan da lanaren xedea. Haur eta gazte literaturak genero berdintasunaren eraikuntzan nola eragiten duen aztertzen du dokumentalak. Oiartzungo bibliotekan eta beste hainbat liburutegitan haurren esku dauden liburuak aztertzeko zenbait ikerketen berri ematen dute. Gaiaren inguruan aritu eta aditu diren Lur Gallastegi idazlearen, Ainara Azpiazu ilustratzailearen, Kalandra Pamielako Carmen Elviraren testigantzak jaso dituzte, beste batzuen artean.
Gidoia eta zuzendaria: Parean elkartea
Koordinazioa eta jatorrizko ideia: Asun Casasola elkartea
Grabazioa eta edizioa: Bira produkzioak
Artxiboko irudi gehigarriak: Gari Garaialde
Infografiak: Norarte Visual Science SL
Soinu postprodukzioa eta nahasketa: Lander Llorens
Aktoreak: Xuhare Mujika Llorente eta Hegoa Arenas Zubiria
Off ahotsa: Oihana Etxebarrieta Legrand
Elkarrizketatuak: Miren Lanz Solbes, Maitane Iribar Aizpurua, Lur Gallastegi Zendegi, Haizea Loira Matxiñena, Ines G. Azpiazu, Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi", Nekane Martiarena Landadibar, Imanol Agirre Illarramendi, Carmen Elvira Balsalobre