Stonewall-eko istiluak 1969ko ekainean gertatu ziren New York hirian: LGTB mugimenduaren pizkunde politikoaren ikurretako bat dira. Harrotasunaren Eguna ospatzen da gaur egunean mundu guztian haren omenez. Dokumental honek lekukotasun eta garaiko irudiekin ilustratzen du gertatutakoa, eta orduan Estatu Batuetan bizi zen giroa. Gertakari haiei riots esan ohi zaie historian (istiluak), baina dokumentalak uprising edo altxamendu hitza hobesten du, eta ondo ulertzen da hori ikusten baduzue.
Estatu Batuetako PBS kate publikoko telesail dokumental bateko atal gisa eman zen arren (American Experience S23E08), film beregaina eta ekoizpen independentea da, zine aretoetan ere eman zutena.
Zuzendariak: Kate Davis, David Heilbroner
Ekoizleak: Kate Davis, David Heilbroner, Mark Samels
Elkarrizketatuak: Virginia Apuzzo, Raymond Castro, Danny Garvin, Seymour Pine, Martha Shelley, Howard Smith, Doric Wilson eta beste hainbat.
Azpititulu hauek elkarlanean euskaratu dituzte Azpitituluak.eus-eko honako kideen artean: @aintzanemug, Oier Gorosabel Larrañaga, @jaritxote, Luistxo, @Josu_Goiko, Joxe Aranzabal, Eneko Olazabal, Marijo Deogracias.