Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Sans Nom Sarea
2020-04-27

1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… hau guztia eta gehiago da  “Sans Nom Sarea” dokumentala.

Elkarrizketatuak: Karine Becker, John Morgan, Meg Ostrum, Boris Pomeantzeff, Beñat Urruty, Claire Schepens, Bernard Vernieuwe.

Errealizazioa: Beñat Iturrioz

Gidoia: Eñaut Tolosa

Argazki zuzendaritza: Odei Zabaleta

Soinua: Oskarbi Sein

Edizioa: Beñat Iturrioz

Ekoizpena: Bira Produkzioak