Sahara Marathon 2003an Tindoufen (Aljeria) eginiko dokumentala da, saharar errefuxiatuen kanpalekuetan egina. Saharako maratoiaren bitartez eta giza tragedia handi bat azaltzen digu: 250.000 saharar baino gehiagok 27 urte daramatzate beren herrialdetik kanpo bizitzera behartuta, egoera lazgarrian gainera. Historiak Abdullah aurkezten digu, Saharako maratoian parte hartzeko gogoz prestatzen den gizona.
[2003, 55min]
Gidoigile eta zuzendariak: Jon Garaño eta Aitor Arregi
Ekoizlea: Irusoin & Moriarti
Argazki zuzendaria: Javi Aguirre
Soinu teknikaria: Alazne Ameztoy
Muntaia: Jon Garaño