Joera globalarekin bat, eskuin muturreko nazionalismoa indartzen ari da Indian ere, supremazismo hinduaren eskutik. 2019ko maiatzean Nerendra Modi Indiako lehen ministro hautatu zutenetik hazten eta antolatzen ari den ideologia da, hinduak ez diren komunitateen aurkako indarkeria hareagotuz. Horren aurrean, ordea, erresistentziak ere pizten ari dira. Labur eta ongi azaltzen du hau guztia Redfishek eginiko dokumental honek.