Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Peregrino modernoen oporrak
2024-08-02

Sinopsia: "70 minutu irauten dituen ikus-entzunezkoa da, eta mundu mailako turismoaren gaia jorratzen du eta bere ertz historiko, ekonomiko, sozial eta ideologikoak lantzen ditu. Turismoaren inguruan entzuten diren fenomeno arruntenak alde batera utzi (gentrifikazioa, masifikazioa…) eta autoreak modu sakonago batetik heltzen dio gaiari.

Dena dela, dokumentala Indotxinan zentratuta dagoenez (Vietnam, Laos, Kanbodia), penintsula horretako historia hurbilak kontakizuna ardazten du nolabait, "txangozale internazionalen aisia" aitzakia bikain bilakatuta horren ezberdinak diruditen mundu mailako bi formazio sozialen inguruko analisi kritikoa mahaigaineratzeko: kapitalismoa eta "estatu sozialista” etiketarekin autoizendatuak edo "komunismo" adjektiboarekin seinalatuak izan diren erregimenak.  

Kapituluka banatzen da obra, eta zazpi atal ditu. Beraietan inor gutxi libratzen da kritiketatik. Jai dute turismoa gorrotatu eta bidaiari sentitzen diren horiek, edo turismo jasangarrian sinesten duten ekologistek. Jai dute, eta horregatik desplazatzen dira beste toki batetara, jai izatea sistemaren logikaren parte delako, turismoa praktikatzea langile klasearen erreprodukziorako aktibitatea den bezalaxe".

Kamera, gidoia eta muntaia: Aimar Uribesalgo Urzelai
Narratzailea eta aktore nagusia: Irati Bollar Zabaleta
Animazioa: Eñaut Uribesalgo Urzelai