'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik 18 urte betetzear direnean, itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jaso ditu dokumentalak.
2003ko otsailaren 20an itxi zuten, Juan del Olmo epailearen aginduz, eta 10 lagun atxilotu zituzten, ETAri laguntzea leporatuta. Egunkariaren kontrako auzi judiziala hamaika urtez luzatu zen, eta atxilotu guztiak absolbitu eta auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten epaitegiek.
EiTBk zabaldu du dokumentala.