2016ko dokumentalak Jose Antonio Agirreren eta Eresoinka abesbatzaren istorioak ditu oinarri, gerrak eztanda egin zuenean euskal identitatea sustatzeko talde hori sortzea erabaki baitzuen lehendakariak. Filma oroimena, kultura, identitatea eta mugimenduaren inguruko hausnarketa da, besteak beste. Horregatik, pertsona ugariren lekukotzak eta iritziak jaso ditu sortzaile laudioarrak: abesbatzaren kide ohi batenak, euskal artistenak, ikerlarienak... Irudiak hiri ezberdinetan grabatu dituzte. Horien artean daude Paris, Bilbo edo Donostia, besteak beste.
Proiektua ETBren enkargua izan da eta EiTBk zabaldu du lana.