1985ean Mikel Zabalzari gertatutakoa kontatzen du dokumentalak. Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zuen, eta desagertuta eman zituen hogei egun. Desagerpenaren aurrean, erantzun bila jo zuen gizarteak, askotariko bertsioak baitzeuden gertatutakoaren inguruan. Bertsio ofizialaren arabera, bere buruaz beste egin zuen gazteak, Guardia Zibilari zulo baten berri ematera zihoala.
Bidasoa ibaian agertu zen Mikelen hilotza, eta gertaera hark izugarrizko anabasa sortu zuen euskal gizartean: protesta ugari eragin zituen. Gizartean, baina, beste bertsio bat nabarmendu zen: torturen ondorioz hil zutela. Harekin batera atxilotutako lekukoek berretsi egin zuten bertsio hori, poltsa edo bainuontzia aplikatuta hil zutela; baina inoiz ez zuten inor epaitu. Zabalza hil zutenetik hiru hamarkadatik gora igaro arren, haren familiak eta gertukoek egia jakin nahian segitzen dute.
EiTBk sareratu du lana.
Zuzendaria eta muntaia: Amaia Merino
Zuzendaria eta ekoizlea: Miguel Angel Llamas “Pitu”
Ekoizlea: Izaskun Arandia
Kolorizazioa: Nagore Ezeiza
Musika: Gorka Pastor
Soinu muntaia eta nahasketa: Xanti Salvador
Posprodukzioaren koordinazioa eta DCPa: Iban Toledo
Grafismoa: Andoni Gartzia eta Imanol L. Perotxena (Oninart)
Ekoizpen laguntzaileak: Maddi Mochales, Iratxe Urizar, Gitarra: Xabi Strubell, Musika nahasketa: Jaime Sanz “Mapatxe”.
Bigarren kamarak: Beñat Fontaneda, Maddi Mochales, Aritz Gorostiaga.
Dronea: Alex Tello
Itzulpenak eta transkipzioak: Fernando Rey, Yasmine Khris, Amaia Gurucelain, Ander Larumbe, Iñaki Basterra, Urko Peña.
Azpitituluak: Maitane Carballo