Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Nire artzantza
2019-03-01

Luix Katarain (1926-2014) Idiazabalgo artzainaren bizimodua dokumental baten jaso du Idiazabalgo Ikerketa Taldeak. Galtzear den artzaintza ulertzeko eta bizitzeko modu baten lekukotasuna jaso dute bertan. Luis Katarain Idiazabalgo artzaina da protagonista  Gazta Zati Bat dokumentalari esker ezagun egin zena. Katarain 2014ko maiatzean hil zen, 87 urte zituela.

Luix Katarainekin batera, Aritz Katarain, Inaxio Mari Eziolaza, Aimar eta Oihan Esnaola eta Ander Barandiaran agertzen dira dokumentalean. Maddi Garcia, Guillermo Urrestarazu, Maitane Urteaga eta Xabier Urteaga Idiazabalgo ikerketa taldeko kideen lana da ikusentzunezkoa. Grabazioa eta edizioa Pixel etxeak egin ditu