Sinopsia: "Izokina, berriro, igerian dabil nire altzotan eta iturburuetan Piriniotako muturluzea eta bisoi europarra bizi dira oraindik. Gure arteko harremanaz hitz egin nahi dizuet: garai bateko latsarien laztanez, presek eragindako zauriez, zuen jostaldien kilimez, turbinen burrunbez, arrantzaleen begiradez… Errekaundia, errioa… Urumea. Ur-Mehea. 45 bat kilometrotan, zuen nortasunaren korrontea".
Dokumental etnografiko honek ibaiaren bidean zehar testigantzak eta bizipenak jasotzen ditu. Horien bidez ibaiari ageriko protagonismoa eman nahi zaio. Urumea ibaiak lehen pertsonan hitz egiten digu bere uraldiez, bere biologia aniztasunaz, jasaten dituen kalteez, eta, bereziki, bere ur-bazterretan bizi den jendearekin historian zehar izan dituen harremanez.
Labrit ekoiztetxeak 2016an sortutako lan honek Cristina Enea Fundazioaren, UR Agentziaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Nafarroako Gobernuaren, Añarbeko Uren eta Arano, Astigarraga, Errenteria, Goizueta eta Hernaniko udaletxeen babesa izan du