Xabier Leteren heriotzaren 10. urtemugan sortzailearen mundu artistikoa eta intimoa ezagutzeko aukera ematen digu dokumentalak.
Letek sortutako kanta esanguratsuak artista batzuen ahotan entzungo dira: Eñaut Elorrieta, Inar Sastre, Joxan Goikoetxea, Arantxa Irazusta, Txema Garces, Pier Paul Berzaitz, Magali Zubillaga, Erramun Martirikorena, Ainara Ortega, Landarbaso abesbatza, Doctor Deseo eta Antton Valverderen bertsio bereziak. Leteren olerkiak errezitatzen azalduko dira beste hauek: Kirmen Uribe, Karmele Jaio, Miren Amuriza, Toti Martinez de Lezea, Kike Amonarriz, Jon Maia, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Olatz Salvador, Ines Osinaga, Gontzal Mendibil, Xabi Solano, Mikel Urdangarin, Afrika Bibang, Pello Reparaz eta Miren Agur Meabe.
Iban Gonzalezek zuzendu eta Baleuko ekoiztetxeak sortu du dokumentala.