Dokumental honek azaltzen du Muhammad Ali inoizko boxeolaririk onenaren ibilbidea. Bertan lekukotza asko jasotzen dira ”hurbilekoenak eta aurkari izandakoenak", baina azpimarratzekoak dira Muhammad Alik etxean, bere seme-alabekin-eta, grabatu zituen zinta magnetofonikoak. Bere kirol bizitzako mugarriak ere hotxe daude: Erromako Olinpiar Jokoak, Sonny Liston, Joe Frazier, George Foreman... Ahaztu barik Muhammad Ali militante eta sinboloa, beltzen alde eta Vietnamgo gerraren kontra.
Zuzendaria: Clare Lewis. Gidoilaria: Clare Lewis. Aktoreak: Muhammad Ali, Muhammad Ali jr., Hana Ali, Maryum Ali, Rahaman Ali, Jim Brown, George Foreman, Marvis Frazier. Izenburua: I am Ali
Euskarazko azpitituluak: Joxe Aranzabal - azpitituluak.eus