Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia.
Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu du dokumentala. Batik bat 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu eta denak Baztan-Bidasoakoak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere Ipar Euskal Herrian izan ziren.
Zuzendaritza, gidoia eta grabazioak: Jon Abril Olaetxea
Elkarrizketatuak: Anttoni Altzugarai Mitxelena, Juanita Altzugarai Mitxelena, Joxepa Altzugarai Lazkano, Carmen Altzugarai Lazkano, Crucis Apeztegia Gortari, Maittere Arribillaga Danboriena, Pakita Burguete Iratzoki, Mikela Goienetxe Danboriena,Sagrario Goñi Mitxelena, Carmen Indaburu Larrondo, Pakita Iratzoki Beratsain, Felisa Irungarai Inda, Mari Carmen Tapia Goñi, Ramoni Tapia Goñi, Inma Uranga Telletxea.
Aditua: Rosa Arburua Goienetxe
Ahotsa: Estitxu Pinatxo Olatziregi
Aktorea: Ane Beratsain Goia
Edizioa eta muntaia: Eduardo Portal Mañeru – Tripulante Produce