Kiribil konpainiak Labenneko zahar-etxean Alzheimer eriekin eramandako ekintza artistikoa. Leku hetsian bizi diren gaixoekin harremantzeko bestelako bideak bilatu dituzte artistek, musikaren, dantzaren edo kontaktu fisikoaren bidez.
KIRIBIL konpainiako artistak, 2018ko otsailean, Labenneko zahar-etxean murgildurik egon dira, aste oso batez, gau eta egunez. Han, tailer artistikoak eta parentesia poetikoak biziarazi dizkiete egoiliarrei. Markotx Iribarnek, ekintza guztiak filmatu eta, bakarrik Alzheimer eriekin gertatutakoak erakustea erabaki du film honetan.
Kanaldudek zabaldu du lana.