XX.mendearen erdialdean, euskara goi-literatura egiteko gai zela demostratu zuen Jon Mirande idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraino. Hari buruz denetarik erran da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Misoginoa. Ezmorala. Hari buruzko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin harekin. Jon Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, hari eman behar zaio hitza.
Kanaldudek zabaldu du Josu Martinezen lana.
Ekoizpena: Tentazioa eta Gaztibeltza
Zuzendaritza: Josu Martinez
Gidoia: Josu Martinez eta Miel A. Elustondo
Ekoizpen eragileak: Ane Antoñanzas. Mireia Gabilondo eta Katti Pochelu
Irudia: Ibai Castro Egia
Muntaia: Amaia Merino Unzueta
Musika: Joserra Senperena
Soinu Diseinua: Xanti Salvador