Nepalgo inguru menditsu batean dago Manakamana jainkosaren tenplua. Hara joatea, asko erraztu da teleferikoa jarri dutenetik, eta milaka erromes doaz urtero bisitan. Jende horren erretratua eskaintzen digu dokumental bitxi honek. Pertsona arrotzak eta urrutikoak irudituko zaizkizue lehen begi-kolpean, baina pixkanaka gu bezalakoak direla sentituko duzue, ispilu baten aurrean bazeundete bezala film hau ikustean.
Sortzaile eta zuzendariak: Stephanie Spray eta Pacho Velez
Ekoizpena: Sensory Etnography Lab, Harvard.
Euskarazko azpitituluak: www.azpitituluak.com