Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Maialen Chourraut: Beldurretan arraunean
2021-10-15

Basque Team-en bekaduna den Maialen Chourraut piraguista da dokumental honen protagonista. Lanak 2016an txapeldun olinpikoa izan zen eta 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina irabazi zuen Lasarteko piraguistaren alderik ezezagunena ekarriko digu. Duela lau urte, banakako kirol batean urrezko domina lortu duen lehen euskal kirolaria izan zen Chourraut.

Hala ere, Rio de Janeiron domina irabazi zuenetik Tokion lehiatzeko olinpiar pasea berriro lortu arte ondorengo prozesu guztia ez da batere erraza izan. Bidenabar, arazo fisikoei aurre egin behar izan die Maialenek, baita barneko beldurrei ere, eta horietan sakontzen du berak dokumentalean. Horietako batzuk umetatik etorri zaizkion beldurrak dira, eta beste batzuk, bizitzaren gorabeherengatik sortu zaizkionak, beste alderdi batzuk, amatasuna adibidez, maila goreneko piraguismoarekin uztartu behar izateagatik.

Iñigo Asensio zuzendariak modu intimistan jasotzen ditu Maialenek berak egindako adierazpenak, batez ere Brasilen lorpen handiaren ondoren etorri den guztiari buruz. Maialen hurbil eta oso zintzo ageri da, ikusleari bere etxeko ateak zabalduz. Piraguistarenekin batera, bere inguru hurbileneko beste testigantza interesgarri batzuk jasotzen dira, hala nola, bere senar eta entrenatzaile Xabier Etxanizenak, bere amarenak eta haurtzarotik lagun izan dituen beste piraguista batzuenak. Maialeni buruz diziplinako beste izarrek ere hitz egin dute, Londres 2012an zilarra eta Rio 2016an brontzea irabazi zituen Jessica Fox australiarrak, adibidez.

Dokumentala osatzen duten adierazpen horiek eta beste asko jasotzeko, grabazio taldea Rio de Janeiro, Australia, Pau eta La Seu d'Urgellera joan da, besteak beste.

Iturria: EITB Nahieran

  • Gidoia eta zuzendaritza: Iñigo Asensio
  • Ekoizpena: Korima Films, Traola (ETBren parte-hartzearekin eta Basque Team-en eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin)
  • Ekoizle eragileak: Iban Garate, Iñigo Asensio
  • ETBko ekoizle ordezkaria: Elena Gozalo
  • Argazki zuzendaria: Lander Andonegi
  • Musika: Iñar Sastre
  • Zuzendari laguntzailea: Idoia Dávila
  • Muntaketa: Iñigo Kintana
  • Kamerariak: Lander Andonegi, Iñigo Asensio, Xavi Coll, Idoia Dávila, Julen Velez
  • Irudi posprodukzioa: Idoia Dávila
  • Soinu posprodukzioa: Noisestudioa
  • Iraupena: 63 minutu
Egilea(k):
Iñigo Asensio Iñigo Asensio