Garabideren erronka da elkarlanean urtero hizkuntza lankidetzari buruzko ikus-entzunezko bat jorratzea eta, hain zuzen ere, lan honek maputxeen mapuzugun hizkuntzaren biziberritzea biltzen du.
Aurre-estreinaldia 2018ko udan egin zen Gasteizen, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketan (HIGA), eta estreinaldia Biarritzen egin zen irailean, Festival de Biarritz Amérique Latine zinema jaialdiaren baitan. 2019 hasieran Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak saritu zuten lan hau eta, gainera, hainbat jaialditan proiektatu da: Giza Eskubideen Zinemaldia (Donostia), Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia (Bilbo), Cortada (Gasteiz), Cinelebu (Txile)...
Egileak: Anne Baskaran, Imanol Eppherre eta Eider Ballina
Dokumental hau Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lana izan zen 2017-2018 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.
Informazio gehiago: www.garabide.eus