Mugimendu antiespezistaren jaiotzatik Euskal Herrian borrokak izan duen garapenera aztertu dute Nor taldearen dokumentalean. Ekintzak, kolektiboak, desadostasunak, errepresioa eta estrategiei begira jarri dira, hamabi militanteren hitzen eta bizipenen bitartez, animalien aldeko mugimenduaren barneak erakusteko.
Elkarrizketatuak: Kresku Martinez, Aritz Burge, Maria Gonzalez, Lide Treku, Jenni Alvarado, Idoia Rodriguez, Ion Cerezo, Maddi Azkoiti, Maialen Alvarez, Maialen Sagues, Angela Diaz eta Ana Txurruka.