Emakume bati ia "Avioneta" izena jarri zioten. Beste batek, liburutegi bat izan zuen bere kotxeko atzeko eserlekuan. Besteak, etxeko liburutegiko apal errebeldeen ondorioz hatz bat hautsi zuen. Zigarrogileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean. Plantxagileek poemak gogoratzen dituzte. Horiei guztiei kantatzen diet. Suaren, uraren, sitsaren, hautsaren, ezjakintasunaren eta fanatismoaren aurka, emakume armada anonimo batek liburuak zaintzen ditu. Erresistentzia intimo bat da, epikarik gabekoa, iraultzarik gabekoa, armarik gabekoa.
Kanaldudek zabaldu du 2022ko lan hau
Zuzendaritza eta gidoia: Maria Elorza
Ekoizleak: Koldo Almandoz eta Marian Fernández Pascal
Argazkia eta muntaia: Maria Elorza
Soinua: Maria Elorza eta Xanti Salvador