Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Lehen saiakera
2023-06-30

Irun eta Hendaia arteko mugak suposatzen dituen eskubide urraketen erretratua egin dute Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio hiru ikaslek. Azken bi urteetan bederatzi pertsonaren heriotza eragin du mugak, gizarte bezala beste aldera ez begiratzeko dugun premia larria azpimarratuta.

Lan dokumentala Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean egin da eta Amets Arzallusen bertsoen bidez kontatzen da. Filmean Abdoulaye Sarrek parte-hartze berezia dauka. Abdoulaye Gipuzkoako SOS Arrazakeriako teknikaria da, erreferente heldurik gabeko gazte migratzaileei arreta emateko lanean ari da eta gertutik ezagutzen ditu mugaren inguruko bizipenak.  

Honako hauek ere parte hartzen dute:

Peio Aierbe – Gipuzkoako SOS Arrazakeriako koordinatzailea

Anaitze Agirre – Kazetaritzako irakaslea UPV/EHUn, migrazio-ikertzailea

Eva Aranguren – Irungo Harrera Sareko kide den psikologoa

Iker Barbero – Zuzenbideko eta Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea UPV/EHUn

Lutxi Bortayrou – Diakité Elkarteko zuzendaria

Amaia Fontang – Etorkinekin Federazioko kidea

Gari Garaialde – Fotokazetaria

Aintzane Lasarte – Bidasoa Etorkinekin elkarteko kidea

Koldo Nausia Montenegro – Antxeta Irratia