Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Kutxabira: herriz herri euskara oinarri
2021-11-05

Kanaldudek zabaldutako lan hau "auzolan ero baten historia da. Pandemiaren erdian ekimenak egitea posible zela erakusten digu lanak, itxiera perimetrala eta mugen itxieraren gainetik herri asko eta diaspora elkartu dituen ekimena kontatzen digu".

"Egoera larri eta krisien aitzinean hemen nork agintzen duen erakutsi nahi izan digute Frantziako eta Espainiako estatuek. Bada guk erakutsi diegu hemen euskaraz bizi nahi duen herri bat badela, bere lurrari atxikia eta haien inposaketen gainetik ari dena. Kutxa batek COVID-19 garaian euskaldunon ametsak bilduz, bere xumetasunean ekimen handi baten istorioa ikustera gonbidatzen zaituztegu".