2023. urtean, 80 urte bete ditu munduko atezainik onenetarikoak. Haren erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakonduko du dokumental honek.
Iribarrekin batera, Athleticen aritu diren hainbat jokalarik hartu dute parte filmean: hala nola, Javier Clemente, Julen Guerrero, Daniel Ruiz-Bazán, Peio Agirreoa eta Andoni Zubizarreta. Horiekin batera agertuko dira ere gaur egun Athleticen atezain diren Mariasun Quiñones, Unai Simon eta Alex Padilla; eta baita bi jokalari eta entrenatzaile ohi, Manolo Delgado eta Jorge Valdano.
Benito Lertxundi abeslaria, Jon Maia bertsolaria,Zarautz Kirol Elkarteko eta Arrankudiagako Escalza peñako kideek ere parte hartu dute..
Ekoizpen-urtea: 2023
Iraupena: 63 min
Zuzendaria: Oier Plaza
Gidoia: Garazi Velasco, Pedro Mari Goikoetxea, Igor Salutregi
Ekoizlea: Filmak Media Produkzioa
Irudi arduraduna: Kerman Goikouria
Soinu arduraduna: Daniel Asua
Muntaia: Mikel Exebarria eta Hannot Mintegia