1979ko irailaren batean poliziaren bala batek Iñaki Quijera gaztea hil zuen, manifestazio batean zegoela. Geroztik urtero-urtero elkartzen da jende multzo txiki bat bere oroimenez. Senideak, lagunak eta Donostiako Antigua auzkoko hainbat jende izan ohi dira. Urte hauetan guzietan inolako Erakunde Publikoren aldetik ez du, ez omenaldirik ez eta egindako minaren errekonozimendurik jaso.
Dokumental honetan Iñaki Quijeraren lagunek egiten digute inongo "batzordetan" azalduko ez den egun horietan bizi izandakoaren "kontakizuna".
Lan honen egileek ohikoa ez den ikuspuntu batetik barneratzen gaituzte urte latz horietako giroan.
Gidoia eta zuzendaritza: Blanca Celestino
Zuzendari laguntzailea eta argazkia: Xabier Celestino
2011