Bira Produkzioak eta Hiritik At kooperatibek Hernani Burujabe egitasmoari buruz egindako dokumentala: 2022ko urriaren 1ean proiektatu zen lehen aldiz egitasmoaren lehen urteurrenean. Hernani Burujaberen asmoa, eskala lokaletik lurralde burujabetza eraikitzeko trantsizio prozesu integrala aktibatzea da. Dokumentalak gaur arteko ibilbidea jaso du, bi plano uztartu dituzte: Hernaniko lurraldean jazotzen ari denaren kronika eta hau gidatzen duen paradigma politikoaren azalpena.