Berlingo harresia erortzean, bereizketa harresiak iraganean artxibatu genituen. Errealitateak justu kontrakoa dio, ordea. Sekula baino harresi gehiago daude, egun. Milaka kilometro hesi, burdin-sare, txarrantxa zein harresi daude planetaren luze-zabal anitzean. Film honek harresi arras ezberdin hauen alde bietan bizi diren pertsonen zinezko istorioak ditu ardatz. Alde bietan esperantza, beldur, pentsamendu, emozio eta bizirauteko gogo bera konpartitzen dela islatzen duten gertuko kontakizun biziak dira
Arena Comunicación Audiovisual eta Txalap.Art enpresek ekoitzi zuten lan hau, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molina izan zituen zuzendari 2015eko Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zuten.
EiTBk zabaldu du lan hau.