1965ean milioi bat komunista inguru hil zituzten Indonesian, militarren estatu kolpearen ondotik. Orduko hiltzaile haien testigantzak bildu ditu Oppenheimerrek dokumental honetan, baita gertakarien antzezpen bat egitera gonbidatu ere, erailketak nola izan ziren hobeto ulertarazteko. Odola izozten dute film honetan agertzen den bortizkeria guztiek, baina beharbada oraindik eta izu handiagoa eragiten du hiltzaileen inpunitateak. Beste hainbat herrialdetan emandako inpunitate egoerak oroitarazten dituelako. Gurean, urrutirago joan gabe.
Jatorrizko izenburua: The act of killing
Euskarazko azpitituluak: azpitituluak.eus
Zuzendaria: Joshua Oppenheimer.
Ekoizleak: Errol Morris, Werner Herzog, André Singer.
Protagonistak (hiltzaileak eta genozidioaren antolatzaileak, alegia): Anwar Congo, Jusuf Kalla, Herman Koto, Ibrahim Sinik, Adi Zulkadry, Yapto Soerjosoemarno eta beste batzuk.
Kredituetan teknikari asko Anonimo gida ageri dira, filma ikustean ulertuko dituzuen arrazoi argiengatik.
Kontestu historikoa: Suhartoren kolpea eta 1965-66 urteetan Indonesiako komunisten kontra egin zen genozidioa.