Lan honek Otxandion 1936ko gerrak izan zituen ondorioak jasotzen ditu. Otxandio errepublikazaleen kontrolpean mantendu zen tartea zein matxinoen eskuetan geratzean gertaturikoak lantzen dira. Arreta berezia jarri zaio herriak 1936ko uztailaren 22an sufritu zuen bonbardaketari, hildako otxandioarrak asko izan baitziren. Gerrak biztanleriaren egunerokotasunean izan zuen eragina jaso nahi izan da bereziki. Guztia, garaia bizi izan zutenen testigantzak oinarri hartuta.