Ongi Etorri Errefuxiatuak-Bizkaia kolektiboaren “Gerra hemen hasten da” batzordetik bultzatutako dokumental honetan, Euskal-Herriko armen ekoizpena agerian jartzen da, bereziki, Bilboko Portutik egiten den armen trafikoa salatzen du ikus-entzunezko honek.
Dokumentala osatzeko, besteak beste, historiagileak, armagintzako langileak eta borroka antimilitaristan aritzen diren taldeak elkarrizketatu zituzten. 2017ko martxoaren 13an, Ignacio Robles Bizkaiko suhiltzaileak uko egin zion Bilboko Portuan segurtasun-operatibo batean parte hartzeari. Zamaketa haren helburua zen Euskal Herrian egindako hainbat tona armamentu Saudi Arabiara bidaltzea. Arma horiek Yemengo gatazkarako izaten dira nagusiki.