'Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza', Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da, 40-50 minutuko sei atalek osatua. Egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du abiapuntu.
5. atalaren sinopsia:
Frantses Iraultzaren eta Foruen desagerpenaren ostean, erdaren aldeko politikak are zorrotzagoak bilakatu ziren eta, ondorioz, nabarmenago euskararen kaltetan.
XIX. mendean, bestalde, herri kulturaren aurkikuntza dugu. Europako euskaltzaleak eta hizkuntzalariak lanean hasi ziren: Humboldt, Bonaparte…, ondorengo ikertzaileengan eragin nabaria izan zutelarik (Azkue, Barandiaran…). Aldi berean, hizkuntzarekiko eta herriarekiko kontzientzia pizten hasi zen (Lore Jokoak, Zazpiak bat…).
XIX. mendeko amaieran eta XX. mendeko hasieran pizkundea gertatu zen euskararen eta euskal kulturaren inguruan: erakundeak (Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia), elkarteak (Euskaltzaleak…), kazetak (Eskualduna, Eguna…), literatura, bertsolaritza…
Hizlariak:
Iñaki Camino: filologoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
Lourdes Otaegi: Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea
Jurgi Kintana: Historian doktorea eta Udako Euskal Unibertsitateko kidea
William Douglass: antropologoa eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroaren bultzatzaile nagusia
Musika:
Joseba Tapia, Josu Zabala
Lan talde nagusia: Xamar, Mikel Arredondo, Hibai Castro, Adur Larrea, Lutxo Egia, Lon Fernandez eta Maria Uriarte.