1996an Kanaldudek egindako lana Gazteen elkartearekin batera. Donibane Garazi inguruko Mizelek 20 bat urte ditu. Etxaldearen segida hartzeko xedea du. Haatik, administrazioak galdegiten dizkion eginbeharrek lotsaturik, erabakitzen du etxaldea uztea eta kanpora joaitea lan baten bila. Kasu honen parean, Gazteen aldi elkartearen baitan biltzen den laborari gazte andana bat elgarretaratzen da laborantzan plantatzeko ibilbidea gogoetatzeko eta administrazioari dei egiteko.